Bisita harrigarri eta dibertigarri honetan, kale estu eta aldapatsuen artean, Portu Zahar berezi honek ezkutatzen dituen alderdi bitxiak eta ohiturak ezagutuko ditugu.
Ibilbideak eta txangoak
Abenturara ausartu zaitezte eta jarduera ezberdinak probatu diseinatu ditugun ibilbide dibertigarri hauekin.
Antzeztutako bisita gidatu honetan deskubrituko dugu nola pasatu zen Areeta padura bat izatetik burgesiarentzako udaldirako tokia izatera
"Guernica" ez da gerra margolana. Bertan ez dira agertzen armak, armadak edo hegazkinak baina hala eta guztiz ere bakearen ikurra bihurtu den koadroa da. Margolanaren indarra Picassoren sortzaile pasiotik dator eta honen ondorioz artearen ikonoa bilakatu da.
Ba al zenekien Gernikan gerra zibileko zenbait babesleku antiaereo ikusgai daudela? Babesleku hauek nola eta zergaitik eraiki ziren ezagutuko dugu eta 1937ko apirilaren 26an gertatutakoa biziko dugu.
Vintage estiloko bizikleta klasikoaren alokairua. Zuk alokairuaren iraupena aukeratzen duzu, 2 orduetatik aurrera.
Zugaztietako (Trapagaran) auzo batera eta meatzarien etxe zahar batera bisita gidatua.
Goza ezazu Butroeko gazteluko harresien kanpoaldetik eginiko ordubeteko zaldizko ibilbideaz, monitorearen laguntzarekin eta argazki-oroigarriarekin.
Gozatu euskal kostaldeko paisaia ikusgarriez erabat hornitutako 4x4 ibilgailuetan eta egin topa cavarekin ilunabarra ikusiz.
Juego de Tronosen tour honetan, HBO serie txalotuaren zazpigarren denboraldiko kokapen ikusgarrienak ikusiko dituzu. Rocadragón and Deshunco del Reyri bizia eman zioten lokalizazioen eta filmazioen xehetasunak ezagutuko dituzu. Gainera, eskailerak gotorlekuraino igoko ditugu. Gazteluak eta paisaia ikusgarriak ikusiko ditugu Euskadiko kultura ezagutzen dugun bitartean. Barrika, Butroe eta Gaztelugatxeko San Juan bisitatuko ditugu.
Ez galdu Bizkaiko kostaldeko txokorik paregabeenetako batzuk ezagutzeko aukera, modu eroso eta seguruan, paisaia paregabeez gozatuz eta txakolin tipikoa dastatuz.
Ezagutu bertako biztanleen bizimodua eta tradizioak
Ez galdu aukera Bilbo hiria lehen aldiz bisitatzeko bereziki diseinatutako 3 eguneko pakete honekin gozatzeko. Familian, bikotean edo lagunekin, konpainia bakarrik bilatu, gainerakoa, guk antolatzen dugu!