Bizkaiko kostaldea 4x4en
Gozatu euskal kostaldeko paisaia ikusgarriez erabat hornitutako 4x4 ibilgailuetan eta egin topa cavarekin ilunabarra ikusiz.
Ibilbide bat prestatu dugu zuretzat, erabat prestatutako eta hornitutako 4x4 ibilgailuetan. Ibilbidea adin guztietarako aproposa da eta ondo pentsatuta dago, oso dibertigarria da eta atseden hartzeko geldialdiak ditu, zure erretinetan geratuko diren paisaiez gozatu ahal izateko: Gaztelugatxeko San Juan, Izaro uhartea, Ogoño lurmuturra edo Urdaibai (biosferaren erreserba), baita kostaldeko herriak ere, esaterako, Bermeo, Bakio, Armintza eta Plentzia.
Txangoak bi orduko iraupena izango du, gutxi gorabehera. Bakio eta Urdaibaiko ibaiadarra lotzen dituen eremuko txoko ederrenak bisitatuko ditugu, eta Gaztelugatxeko biotopotik eta uhartetxoaren gaineko ermita ospetsutik igaroko gara. Begirale arduradunak interes turistikoko azalpenak emango ditu ibilbidean zehar. Esperientziaren goreneko unean, eguzkia Kantauri itsasoan ezkutatzean, brindisa egingo dugu cavarekin.
Interes turistikoko azalpenak ibilbidean zehar
Topa cavarekin eguzkia sartzen ikusten Prezioz Kanpo Esperientziaren tokiraino joatea Partaide minimo eta maximoak Gutxienez 2 pertsona eta gehienez 6 pertsona Iraupena 2,5 ordu Noiz egin daiteke? Irteera lekua eta ordua Bakioko Turismo Bulegoaren ondoko aparkalekua Hizkuntzak Gaztelaina
Fitxa teknikoa
- Prezioaren Barne
- 4x4 ibilbidearen aurkezpena
Interes turistikoko azalpenak ibilbidean zehar
Topa cavarekin eguzkia sartzen ikusten - Prezioz Kanpo
- Esperientziaren tokiraino joatea
- Partaide minimo eta maximoak
- Gutxienez 2 pertsona eta gehienez 6 pertsona
- Iraupena
- 2,5 ordu
- Noiz egin daiteke?
- Irteera lekua eta ordua
- Bakioko Turismo Bulegoaren ondoko aparkalekua
- Hizkuntzak
- Gaztelaina
Specific References